XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noruntz abiatuko gera, Maite? Atzo baño eguraldi ederragoa dugu; eztugu atzoko bero zakarrik.

Ongi ba-deritzaizu, zumardiak ikusiko ditugu leendabizi.

- Asmo ederra.

Goazen!.

Broadway`n gora dijoan autobusa artu genduen; bi mallekoa zan.

Goiko mallera igo giñan, uria andik askoz ere obeto ikusten baita.

Udaberriko eguraldi zoragarria genduen.

Zerua argi, odeyen arrastorik gabe.

Aizea prexko, ipar kutsu batekin.

Biok pozik, bion artean zorion berri bat sortu ba-litz bezela.

Kaleak eta dendak; dendak guztiz dizdiratsu uriaren erdi-aldera.

Jendeen joan-etorria, jendeen ibillera bizi, dana pozgarri zan biontzat.

Bidean ikusten genituen zumarditxoak iñoiz baño politagoak iruditzen zitzaizkidan.

Zuaitz eta zuaitzño, danak osto berriz apainduak.

Ostoak oraindik txiki, bañan sortu berriaren orlegi biziaz polit!.

Orrelako bazter atsedentsu bakoitzean jetxi ta bertan gelditzeko gogoaz geunden biok.

Alare... - Obe dugu gorago joan esan nion Uritik kanporago ta ederrago baita New York.

Alaxe, goruntz jarraitu genduen eta Washington Heightsko zumardi batera eldu bezin laster jextea erabaki genduen.

Toki ura zumardi soil baño parke geyago zan.

Menditxo batean bezela zegoen, eta urrutira oso ederki ikusten zan New York bere etxe-orratz luzeak zerua zulatu nairik zeuzkala.

Hudson River ibai zabal eta patxarakoa eskubi aldera, bere zubi bikañak New York eta New Jersey elkar lotzen.

Garai artan ez zebillen jende askorik.

Benetan paketsu zegoen inguru guztia.

Egurrezko aulki luzeak utsik nunai.

Ayetako batean exeri ta andik gureganatzen genituen ikuspegiak arrontian asegarriak ziran.

Zumardiko aldamen batean, bi umetxo ta neska-mutillak jolasean iturri baten inguruan.

Txoriak, zuaitz eta esi tartetan maite-mokoka ta txirrioka alai.

Usoak, biñaka, urrumaka batak besteari...

Udaberriko maite-miñak suspertzeko giro bikaña...

Giro eder artan, une batez ixillik egon giñan biok.

Ixiltasuna Maite`k urratu zuen: - New York benetan ederra dala, iruditzen zait.

- Izan ere, emen danetik ugari daukazu, eta eskuetan gañera.